XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VII.- ONARTUTAKOEN ZERRENDA 7.1.- Lehiaketa-oposaketako behin-betiko sailkapenaren hurrenkera, oposaketa eta lehiaketa aldietan lortutako puntuen guztirakoaren arabera finkatuko da, ondorengo apartaduan aipatzen diren xedapenen arabera.

7.2.- Epaimahaiak, ariketak egin eta merezimenduak baloratu ondoren, honako sailkapen hurrenkera hau finkatuko du: a) Lehenengoa, euskara eskatzen deneko ezintasundun langileentzako gordeta dauden lanpostuentzakoa, hizkuntza horren ezagupenei buruzko saioan gai da deklarazioa lortu duten izangaiak bakarrik azalduko direla bertan eta lehiaketa eta oposaketa aldietan lortu diren puntuen guztirakoak finkatuko duela hori.

b) Bigarrena, euskara eskatzen ez deneko ezintasundun langileentzako gordeta dauden lanpostuentzakoa, lehiaketa eta oposaketa aldietan lortu diren puntuen guztirakoak finkatuko duela hori.

c) Hirugarrena, euskara eskatzen deneko txanda librekoentzako gordeta dauden lanpostuentzakoa, hizkuntza horren ezagupenei buruzko saioan gai da deklarazioa lortu duten izangaiak bakarrik azalduko direla bertan eta lehiaketa eta oposaketa aldietan lortu diren puntuen guztirakoak finkatuko duela hori.

d) Azkenik, euskara eskatzen ez deneko txanda librekoentzako gordeta dauden lanpostuentzakoa, lehiaketa eta oposaketa aldietan lortu diren puntuen guztirakoak finkatuko duela hori.

7.3.- Izangai batek, aldi berean, euskara ezagutzea eskatzen deneko eta eskatzen ez deneko lanpostu bat lortzea gertatuko balitz, hizkuntza hori ezagutzea eskatzen deneko lanpostuaren aldekoa izango litzateke beti esleipenaren lehentasuna.

7.4.- Esan denaren arabera sailkapen-hurrenkerak finkatu ondoren, onartuak izan direnen zerrenda argitaratuko luke epaimahaiak, lortutako puntuen hurrenkeran eta hurrenkera bakoitzari dagokion eta deialdiaren lanpostu kopurua, onartua izan direnek gainditu ez dezatenaren baldintzapean.

Halaber, bilkura publiko batetara dei egingo die izangaiei, deialdiaren gai izan diren lanpostuen esleipena egin ahal izateko, izangaiek lortutako puntuen eta 7.3. oinarri-arauean ezartzen denaren arabera egin beharko dela hori.

VIII.- AGIRIAK AURKEZTEA Kontratuak formalizatu baino lehen, ondoren zehazten diren eta deialdian eskatzen diren baldintza eta eginbeharrak betetzen direla egiazta dezaten agiriak aurkeztu beharko dituzte aukeratuak izan diren izangaiek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langilegoaren Kudeaketarako Zuzendaritzan: a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.